Nafarroako iparraldean aurkitzen den Goizueta izeneko herri txiki batean jaio nintzen.
Toki zoragarri honetako mendi eta basoetan igaro nuen nire haurtzaroa, egunak animalien portaerak behatuz eta kabi bila igarotzen nituelarik.
Nire lehenengo argazki kamera zortzi urterekin eskuratu nuen eta honekin eman nituen nire lehenbiziko pausoak.
Azkar konturatu nintzen naturarekiko neukan ikuspegia kameraren bidez islatzeko nuen beharraz eta ordutik argazkilaritza nire bizitzaren funtsezko zati bilakatu da.
Argazkilaritzari esker ikasi dut nire ingurua beste begi batzuekin ikusten eta begirada sakon baten bidez milaka ehundura eta ñabardura ezberdin bereizten.

 

    ´Baso baten egunerokoa´ nere lehenengo liburuan, umetatik ibili naizen txokoak eta animaliak erretratatu ditut eguneroko bat osatuz nire sensazioak paperean transmititu naian.