Liburu hau idazteko ideia, duela hamabi urte, Alaskara egindako nire lehenengo bidaian piztu zitzaidan.
Askotan ez gara jabetzen inguratzen gaituenak zenbateko garrantzia daukan bertatik urruntzen garen arte. Egunero bisitatzen nituen lekuez gogoratzen nintzen bakoitzean nire barruan sentitzen nituen sentsazio guzti horiek liburu batean islatzea erabaki nuen. Udaberrian pagadia estaltzen duen behe lainoa, zuhaitzez zuhaitz dabilen kattagorria edota sagarrondoaren adarretan kantari dabilen txintxagorria. Nire jaioterriaz oroitzen nintzen bakoitzean, irudi hoiek denak etortzen zitzaizkidan burura.
Liburu honen bidez, nire mundua erakusten saiatu naiz, umetatik ibili izan naizen baso eta erreka bazterretan nabilenean, belatso batean eseri eta armiarma sarean pausatu diren ur ttanttei begira gelditzen naizenean edota hegoalderuntz doazen kurriloen garraxiak entzuten ditudan bakoitzean sortzen zaizkidan sentsazioak argazkietan islatuz.
| |
Tapa gogorra |
|
|
| |
formatoa 24x31 zm. |
|
|
| |
gramajea 200 grm. |
|
|
|
|
| |
109 orrilade |
|
| |
Prezioa 35€ + 6€ bidaltze gastuak |
|
| |
|
|